Artelanen eta Antigoalekoen Zaharberritzea

Uharkape, 2, behea
20500 Arrasate Gipuzkoa
Tel. 661966295

Ordutegia: Aurretik deitu

Taller CM

Carmen Martin, Taller CMren sortzaile eta arduradunak ia 25 urteko esperientzia du kontserbazio eta zaharberritze arloan.
Taller CM-en nazioarteko zaharberritze arauetan jasotzen diren irizpideak eta Restauratzailearen Arautegi Deontologikoa hartzen ditugu haintzakotzak, denborak artelanean utzitako eta zalantzarik izan gabe geroko belanaudiek begiztatu behar duten aztarna antzeman eta balioztatuz.
artelana errespetu guztiz tratatzen dugu materialen itzulgarritasun eta gutxiengo eskuhartzearen printzipioak jarraiki gure ondare aberatsa babestu asmoz. Horretarako zaharberritze arloan diren ohiko metodoak eta azken berrikuntzak konbinatzen ditugu.

HEZIKETA

Leioako Arte Ederretako Fakultatean Lizentziatua. Euskal Herriko Unibertsitatea, Artelanen Kontserbazio eta Zaharberritze espezialitatean.
IGZ. Irakasgaitasun Ziurtagiria
G.F.A.ak Artelanen Kontserbazio eta Zaharberritze espezializatze kurtso bat egiteko bekatua UIAn (Artearen Nazioarteko Unibertsitatea) Florentzia, Italia.
•Oihal eta taula gaineko pinturen Kontserbazio eta Zaharberritzea.
•Paperaren Kontserbazio eta Zaharberritzea.
•Museologia.
G.F.A.ak bekatua Foru Aldundiak Artekun (Donostia) duen zaharberritze zerbitzuan praktikak egiteko.

HEZIKETA OSAGARRIA
Lanen urreztapen praktikak Medini anaien Egurraren urreztatze eta zaharberritze Laborategian. Florentzia. Italia.
Metalezko lanen zaharberritze praktikak, L. Nicolai Floi enpresarentzat egindako hainbat zaharberritze lanetan partehartuz. Florentzia. Italia.
Kontserbazio eta Restaurazio arloan izandako hainbat kongresu, ponentzia eta kurtsoen jarraipena.

ESPERIENTZIA PROFESIONALA

1.993: Kalikot C.B. enpresaren sortzaileetarikoa, eta bertan lanean 2002an enpresa desagertu arte, hainbat instituziorentzat lanak eginez. Hauen artean:
- Donostiako San Bizente parrokiako erretaula nagusiaren zaharberritzea.
- Debako Andre Maria elizako erretaulen restaurazioa.
- Itziarko Andre Mariaren elizako erretaula eta horma-pinturen zaharberritzea.
- Arrasateko San Frantzisko komentuko erretaula eta horma-pinturen zaharberritzea.

Taller CM

"2002ko uztailean sortzen du Taller CM bere lanetan jarraituz.
Aipagarri:
Berastegiko San martin parrokiako erretaulen zaharberritzea, Iruneko Junkalko Andre Mariaren eta Errenteriako Jasokundeko Andre Mariaren parrokietako albo-erretaulen zaharberritzea. Eibarko Arrateko Andre Mariaren Santutegiko erretaula eta orma-pinturaren zaharberritzea. Petra S.L. enpresarentzako Gasteizko Andre Mariaren Katedraleko interbentzio metodologikoaren gaurkotzean eta atari polikromatuaren zaharberritzean partehartua. San Andres-en erretaularen zaharberritzea. Asentzioko baseliza. Oñati. Elgoibarko San Bartolome parrokiako petxinetako lau oihalen zaharberritzea."

Taller CM facebook twitter

GAIAK